XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Telefonoak jotzen du: - Gregorio Arratibelen etxea al da? - Ez.

- Hau Arratibel`dar Gregorioren etxea da.

- Barkatu! Zenbakia atzekoz aurrera markatuko nuen orduan.

Begibakar bat trenbidean lanean ari zen bere pikatxoi handiarekin.

Halako batetan harri koskor batek zauritu zion sano zeukan begia.

Orduan trenbidegizonak hau esan zien inguruko lagunei: - Gabon, jaun-andreok!.

- Zer moduz? - Erdizka, erdizka! - Zer ba? - Asmakizun baten erdia asmatuta daukat baina beste erdia asmatzeak emango dizkit lanak!.

- Ez nekien zu asmatzailea zinenik.

- Zer ari zara asmatzen? - Baa, gizona aidean egotea daukat asmatuta.

- Baina erdia bakarrik asmatu dut.

- Beste erdia... - Eta nola? - Begira, hanka bat altxatu eta ederki egoten naiz.

- Orain beste hanka altxatu eta aidean egotea asmatuko banu... orduantxe osatuko nuke asmakizuna.